Bergara, 1966.

Irakaslea eta ikertzailea.

Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziatua. Donostiako Easo Politeknikoa LHIIko irakaslea eta sistema arduraduna.

Euskal Idazleen Elkarteko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kidea, eta baita hainbat kultur elkarteetakoa ere.

Paraguaiko Academia Paraguaya de la Historiako eta Buenos Aireseko Junta de Estudios Históricos de la Recoletako urgazlea.

Bilboko Enseiucarrean literatur aldizkariaren sortzailea eta bere lehenengo zuzendaria, Bergarako Berrigara astekariarena bezalaxe. Bergarako Goienkaria eta Donostiako Irutxulo astekarien sortzaile taldekoa. Euskal prentsa lokala, euskal literatur aldizkariak eta E.S. Dodgson euskaltzale ingelesa izan ditu aztergai, besteak beste.

Bergara herriarekin lotura zuzena izan duten zenbait pertsona eta talde aztertu ditu: San Martin Agirre, Domingo Irala, Serafin Esnaola, Simon Arrieta, Cele Otaño, Lorenzo Askasibar, Pol-Pol M.T. , Bergarako pintore eskola, Bergarako gozotegiak eta txololategiak...

Zenbait literatur, kazetaritza eta historia aldizkaritan agertu izan dira bere idazlanak eta baita idazle askoren artean eginiko edizioetan ere. Auñamendi Eusko Entziklopedian kolaboratu du. Hainbat ipuin lehiaketa irabazi ditu eta literatura lehiaketetan epaimahaiko aritu izan da. Pintura eta argazki erakusketak eta hezkuntzaren alorreko topaketak antolatu izan ditu. Hitzaldi, mahai-inguru, koadro-forum eta aurkezpen ugaritan parte hartu du Euskal Herrian eta Hego Amerikan.

Bere webgunea: xubi.eus

Testigantzak: https://ahotsak.eus/bergara/hizlariak/miguel-angel-elkoroberezibar-larranaga/


BIBLIOGRAFIA

2022 Pol-Pol M.T. Bergarako historia sozial bat. 1942-2017 | Pol-Pol M.T. (3. edizioa)

2021 Lorenzo Ascasibar. Eskultore baten testigantza. Testimonio de un escultor | Autorea editore

2018 Pol-Pol M.T. Bergarako historia sozial bat. 1942-2017 | Pol-Pol M.T. (1. eta 2. edizioak)

2015 Simon Arrieta .1915-2015 | Bergarako udala

2015 Mozkorra Parregarri (opera komikoaren antzerkiaren moldaketa askoren artean)| Bergara Musikala Elkartea

2012 Euskal Literatur Aldizkariak 1975-1999 | Autorea editore - Auñamendi Eusko Entziklopedia

2011 Domingo de Irala y su entorno en la villa de Bergara (2. edizioa) | Asunciongo Euskal Etxea (Paraguai)

2009 Serafin Esnaola. Herrigintzaren erretratua | Autorea editore

2008 Cele Otaño, artista ikusezina - artista invisible (Cele Otaño (1912-2003) erakusketako katalogoa) | Aroztegi Aretoa - Bergarako Udala

2006 Domingo de Irala y su entorno en la villa de Bergara | Academia Paraguaya de la Historia

2004 Poetikak eta arte ekinbideak euskal trantsizio politikoan. Disidentziak oro, 1972-1982. (Askoren artean) | Gipuzkoako Foru Aldundia

2000 Usarraga. Gipuzkoako batzar bereziak (Askoren artean) | Gipuzkoako Foru Aldundia

1997 San Martin. Gurutzebidea eta bidegurutzea. 1597-1997 | Bergarako Udala

1988 William Wordsworth, politikaria eta poeta ; Renate Zoellner (Itzulpena)| Deustuko Unibertsitatea

1987 Palamedes | Deustuko Unibertsitatea


FILMAK

2020 BERGARA 1965-1985 Serafin Esnaolaren begirada (Zuzendaria, Asier Altunarekin batera) | Proiektors Sormen Taldea - Xubi


ERAKUSKETAK (Argazkiak)

2022 Lehioei begira Donostian (Argazki erakusketa) | Txirain Elkartea (Donostia)

2018 Lehioei begira (Argazki erakusketa) | Txirain Elkartea (Donostia)


ARTIKULUAK

  • Aldizkarigintzari buruz

2012 Euskal literatur aldizkariei gainbegiratua: 1975-1999 | Auñamendi Eusko Entziklopedia

2004 Beste eskailera baten historia: Panpina Ustelatik literatur aldizkarien boomera | Gipuzkoako Foru Aldundia

2001 Literatur aldizkarien arrastoa | Euskaldunon Egunkaria

1993 Publizitatea euskarazko herri aldizkarietan | ARKO (Herri komunikabideei buruzko II. Jardunaldiak. Arrasate)

1993 Euskal prentsa lokala: ezaugarriak eta zenbait hausnarketa | UEU

1992 Prentsa lokala Euskal Herrian | JAKIN

1991 Euskal Herriko prentsa | AED (Prentsa lokalari buruzko I. Ihardunaldiak. Arrasate)

1988 Literaturgintzarako plataformak | JAKIN


  • Domingo de Irala - R. Lafuente Machaini buruz

2019 Ricardo de Lafuente Machain. Correspondencia con historiadores guipuzcoanos. | Revista Histopía. Buenos Aires

2009 Ricardo de Lafuente Machain, gran biógrafo de minúsculas. | "Ciudades antiguas: Arquitectura y patrimonio. Asunción, Buenos Aires, Montevideo" nazioarteko sinposioan emandako hitzaldia. (Programa)

2008 Domingo Irala, bergarar bat Mahomaren paradisuan. | Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan eskainitako hitzaldia.

2008 Apuntes acerca del escudo de Domingo de Irala. | Anuario de la Academia Paraguaya de la Historia. Asunción (Paraguai)


Bergarako Zubikua baserrian dago gure "Xubi" izengoitiaren jatorria .

"Zubikua" Simon Arrieta. 50eko hamarkada

"Zubikua" Miguel Okina. 1967