Prentsaurrekoa Seminarixoan 2019-12-18 Goiena Telebistak egindako erreportajea.
Produktorea, Aitor Alberdi, eta zuzendariak, Miguel Angel Elkoroberezibar eta Asier Altuna. Estreinaldia Seminarixoan 2020-02-02.
Aurkezpena Durangoko Azokako Irudienean. 2021-12-08. M.A. Elkoroberezibar (zuzendaria) eta Aitor Alberdi (produktorea).
Pol-Pol M.T.-ko pelikulak 1968-1978
Ibilaldiak
1969 abuztua. Bergarako neska-mutikoak Gorlan (Bergara). Gaztetxoen sorrera
70eko hamarkada. Gaztetxoak busaren zain Bergarako Ariznoa plazan
Ibilaldi neurtuak
Finalista eguna
Kanpaldiak
Don Serafin, zinezale eta argazkizale
“Zine eta argazki zalea premiaz izan naiz”, adierazten zuen maiz Serafin Esnaolak (1915-2002). Gertakizunen kontaketa egitea beharrezkoa zela iruditzen zitzaion, “baina ni ez naiz artista”, argitzen zuen. Ateratzen zituen argazkiak eta egiten zituen pelikulak gertatutakoaren testigantza soila besterik ez ziren. Horietako asko denborarekin historikoak bihurtu dira. Gasteizko seminariotik zekarren zaletasuna 40ko hamarkadaren amaieran areagotu eta zine kamara bat erosi zuen. Ez zen azkena izango! Kamara onenak eskuratzen zituen merkaturatu orduko. Euskadira iritsi zen lehenengo 16 mm-ko zinema-proiektagailu soinuduna berak ekarri zuen adibidez. Donostiako Euskadiko Filmategian Don Serafinek egindako pelikula ugari daude gordeta. Zenbat belaunaldi pelikula horietan, zenbat pasarte gogoangarri! Eta argazkiei dagokionez, beste hainbeste. Berak ateratako ia lau mila erretratu Bergarako Udal Artxiboan daude ikusgai. Bergarako auzoak, jaiak, omenaldiak, elkarteak, elizkizunak, kirolak, gertakari politikoak... jaso zituen iruditan.