1. edizioa: 2009 (ed. Autorea editore)

Ekintzaile baten lekukotasuna


Ibilbide luze bezain oparoa berea. Ez zen protagonismo bila zebilen horietakoa, klandestinitateak berarekin dakarren diskrezioari heldu zion uneoro. Beti bigarren planoan, umil, baina burua tente, adi ingurukoari, kalea bere lantoki, lagunen lagun, aurkariak ondo ulertuz, praktikoa, jenio bizikoa eta keinu gogorrekoa, baina era berean umoretsu eta sentibera, beti eragile eta sustatzaile. Liderra zen. Hizlari ona izan ez arren, bere hitz labur eta zuzenak eraginkorrak ziren oso, komunikatzaile aparta zen.

“Zine eta argazki zalea premiaz izan naiz”, adierazten zuen maiz. Gertakizunen kontaketa egitea beharrezkoa zela iruditzen zitzaion, “baina ni ez naiz artista”, argitzen zuen. Ateratzen zituen argazkiak eta egiten zituen pelikulak gertatutakoaren testigantza soila besterik ez ziren. Horietako asko denborarekin historikoak bihurtu dira. Ez zen idazlea, baina nazioartean garrantzia izan zuten dokumentuak prestatu zituen eta bi liburu argitaratu.

Bere printzipioak inoiz saldu gabe, giza-eskubideen alde borrokatu zuen bizitza guztian, gizarte justu eta aske bat helburu. Klandestinitateko euskal kleroaren berregituraketan funtsezko papera bete zuen, Euskal Apaiz Taldearen zutabe nagusietako bat bilakatuz. Abertzale handia, militantea. Euskaltzalea eta kirolzalea inondik ere. Talde-antolaketa eredutan aintzindari; eta katekesiei buruz zer esan, maisu berritzailea eta haurrekin eta gaztetxoekin Hamelingo txistularia zirudien. Herria biziki maite zuen. Ekintzailea eta bere garaiari aurre hartu zion gizona.

Liburuaren aurkezpena eta erakusketaren estreinaldia. Aroztegi aretoa. 2009-11-13. Mahaian, ezkerretik eskumara: Iñaki Madinabeitia, Miguel Angel Elkoroberezibar, Lucia Farras eta Agurne Barruso alkatea.

Serafin Esnaola (2015-2002) Argazkia: Mikel Lapiur